Orrialdeak

Astekaria

2015/10/13

Gaur lehengo klasea izan denez gure burua aurkeztu dugu eta irakasleak irakasgaia nola izango den azaldu digu, ebaluatzeko irizpideak zeinzuk izango diren eta zeintzuk izango dira aurten jorratuko ditugun lanak.

Gure datuekin fitxa bat bete dugu eta igo dugu egelara, bertan galdetzen zigun zelako esperientziak izan ditugun informatikarekin eta teknologiarekin.

Gero IKT-ri buruzko galdetegi bat binaka egin dugu. Klasera bueltatzerakoan, komenttu ditugu gure erantzunak eta bera azaldu digu agertzen ziren galderak eta gu gure galdetegia ikusita, hobetu dugu erantzunak. Jarraian egelara igo egin dugu gure izenekin. Azalpenekin asko ikasi dugu, adibidez, RAM eta ROM bereizten, zer diren kode irekiko softwareak, zer den harware... Nahiz eta gauza batzuk jakitea, irakaslearen azalpenekin gehiago sakondu ditut erantzunak.

Azkenik, Gmailean zeuden hainbat tresna erakutsi dizkigu eta ikasi dugu zenbait gauza, esaterako filtroak ipintzen edo mezuak etiketatzen.



2015/10/20

Gaur klase hasieran Blog bat zer den eta Blog batekin zer egin dezakegun azaldu egin digu.
Gero gauza bat azaldu digu, zein nik ze o zer entzunda neukan, zerbait igotzen dugunean internetera, gero ezabatzean, ez da guztiz ezabatzen eta ze o zer geratzen da. 

Ondoren blog bat sortuko dugula esan digu eta gehien gustatzen zaizkigun gaiak pentsatu ditugu, hauek gero hezkuntzarekin lotzeko eta blogan idazterakoan pixkat ezkuntzarekinn lotzea. Hau izan da nire zerrenda:

-Teknologia hezkuntza arloan
-Teknologia berriak
-Zinema
-Musika
-Kirolak
-Instrumentuak
-Komunikabideak
-Software didaktikoak

Azkenik, guzti hauen artean software didaktikoei buruz hitz egitea aukeratu dut, eta honi buruz eskolan ikasteko hainbat prorama igoko ditut bloggean eta honi buruz hitz egingo dut.

Bloga zabaldu dugu eta hasi gara gauzak aldatzen, adibidez, deseinua, plantillak, koloreak, fondoak, erlojua ipini... Gero gure lehengo sarrera egin dugu eta blogari harrera eman diogu.

Ondoren, etiketak zertarako balio duten azaldu digu eta gure lehenengo sarrerari etiketak jarri dizkiogu, horrela gure sarrerak ordenatuak egongo dira. Gainera blogean sartzen zarenean etiketak ateratzen zaizkizu aukeratzeko zein sarrera nahi duzun.

Orrialdeak sortzen ere ikasi dugu eta astekaria izena duen orrialde bat sortu dugu idazteko egunero egiten duguna klasean.



2015/10/27

Gaurko klasearen hasieran hasi gara errepasatzen pasaden egunean egin genuena, orrialdeak, etiketak... 

Ondoren, ikasi dugu nola aldatzen den blogaren koloreak, diseinua... nire gustora ipini eta gero aldatu dut tituluaren atzean agertzen den argazkia, eta argazkia modifikatzeko erabili dugu Microsoft Office Picture Manager, baina erabili ahal dira baita Gimp, Photoshop, Paint... 

Jarraian hainbat sarrera egin ditugu:

  • Lehenengoan IKT ri buruzko bideo bat jarri dugu gurre blogean YouTubetik blogatik igota jarraian.

  • Bigarrenean, YouTubetik txertatu dugu HTML an codea eta tamaina aldatzen ikasi dugu baita ere.

  • Azkenik ikasi dugu link bat atxikitzen hitz batean, eta linka Vimeo orrialdetik jarri dugu. Bera, hitz horretan klikatuta linka zabaltzen da.

Lehengo saioa bukatzeko blogean lizentziak ipintzen ikasi dugu eta ikono desberdinak ezagutu ditugu.


Bigarren saioan, hitz egin dugu proiektu berriari buruz eta taldeka izango da. Taldeak egin eta gero testu bat irakurri dugu banan banan gure artean komentatzeko. Geroago ''Los jetas y los pasotas'' testua, azken hau talde lanari buruz zihoan.


Klase amaieran jarri gara taldeka proiektuarekin hasteko eta egin dugu fitxa bat guztion artean. Bertan, jarri behar izan dugu taldekideen izenak eta beteko ditugun rolak. Niri teknikaria izatea egokitu zait eta lehenengo akta guztion artean egin dugu idazkaria gaur ez zegoelako.





2015/11/10



Gaur klasean, testu bat landu dugu. Paragrafoak sailkatu, mailakatu eta eskema eman diogu testuari. 

Ondoren, testuak lerrokatzen nola egiten den ikasi dugu. 

Gure lanetan ipintzen dugun bibliografiak, APA arauen arabera egin behar dira, eta alfabetikoki ordenatu behar dira. 

Gauzak testuan jartzen ikasi dugu, hala nola, portada, orrialde zenbakiak, salto de pagina, taulak... eta zenbait gauza gehiago.

Bibliografia eta aurkibideari buruzko ekintzak egin ditugu. Azkenik, ortografia, hizkuntza, gramatika, etab errebisatu dugu.

Klasea amaitzeko, azalpenekin, testu bat modifikatu dugu, titulua ipintzen, letra aldatzen, orrialde jauzia egiten, aurkibidea ipintzen...

Bigarren klasean taldeka jarri gara eta site bat sortu dugu google siten. Bertan, sarrera, aktak, emotekoak, eta proiektuaren aurkezpena orrialdeak sortu ditugu, eta sarrera idatzi dugu bakoitzean.




2015/11/17


Lehengo saioan, egin beharrekoa azaldu digu. Gero lanarekin jarraitu dugu, hau da, mapa kontzeptuala egiten, kronograma eta emateko zenbait gauza gehiago. 

Lana egiten geudenean gelditzeko esandigu beste gauza batekin hasteko:

Gaitasun digitalei buruzko bideo bat ikusi dugu, Jordi Adell-ekoa, klasearekin ikusi eta gero, gure taldeak berrikusi du gauzak argitzeko. Bideo honen burumapa egin behar izan dugu eta horretarako mindomo programa erabili dugu. Klasea amaitzeko, gure lana jarraitu dugu.

Bigarren saioan, hasi gara Delicious orrialdea ezagutzen, bertan gustoko estekak gordetzen dira. Bakoitza kontu bat zabaldu eta estekak gorde ditugu, gutxienez 7 gorde behar genituen hezkuntza eta IKT ri buruz. 



2015/11/24

Gaurko saioan, 5.6 puntua ekarri behar genuen eginda, ematekoa delako, eta 5.8 puntua egiten hasi gara taldeka.
Lehenengo azaldu digu egin beharrekoa eta berehala jarri gara taldeka lan egiten.


2015/12/15

Gaurko klasea erabili dugu soilik aurkezpenak egiteko. Lehenengo aurkezpenak DALekoak izan dira, gure tutorea Josune zelako eta berarekin egun horretan egiteko adoztu genuelako. Pentsatzen genuen baino luzeagoak izan dira, horregatik lehenengo saioarekin batera bukatu ditugu.

Hurrengo saioan, IKTak lehen hezkuntzan lantzeko proiektuaren aurkezpenak egin ditugu eta oso interesgarriak izan dira. Hainbat proiektu aurkeztu dituzte nire klasekideek eta ideia asko erabilgarriak izan daitezke etorkizunean erabiltzeko, primerako lana egiten dute.

Amaitzeko, Josunek agur bat egin du irakasgaia bukatzeko eta oso eroso sentitu naiz klasean guztatzen zaidan irakasgai bat delako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario